Zatoz lurzoru poluituak gordetzeko eraikitako Argalarioko segurtasun-biltegira. Aprobetxatu 20 urte baino gehiago dituen ingurumen-azpiegitura handi hori ezagutzeko aukera. Bisitan, biltegia zertarako den, nola eraiki zen eta haren segurtasuna nola bermatzen den azalduko da. Horrez gain, lurzoruak baliabide gisa duen garrantzia eta klima-aldaketaren aurkako borrokan duen funtsezko eginkizuna azalduko dira.
Jarduera gehienbat kanpoan egingo da. Ibilbide laburrak oinez egingo dira. Horregatik, parte-hartzaileek oinetako erosoak eta eguraldiaren araberako jantziak eraman beharko dituzte. Euria espero bada, ez ahaztu zira eta aterkia.
18.00-18.20 Jatorritik Argalariora (Barakaldo) autobusez joatea
18.20-19.40 Argalarioko biltegia bisitatzea
19.40-20.00 Autobusez jatorrira itzultzea.
Erakunde antolatzailea:
Ihobe
Erakunde laguntzailea:
Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-28
Ordua: 18:00 etan
Kokapena:
Argalarioko segurtasun-biltegia – Barakaldo
Nori zuzenduta dago?
Herritarrak eta gizarte-eragileak
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Gaztelaniaz
Izena ematea: