Asteklima 2023

Hegaztiei eraztunak jartzeko zientzia-tailerra

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

Hegaztiekin egiten diren jardueren artean deigarrienetako bat eraztun zientifikoak jartzea da. Hegaztiak sare bertikalen bidez harrapatzen dira. Sare horiek egunsentian leku egokietan jartzen dira eta hegaztiei ez diete kalterik egiten. Hegaztiak eguneko lehen lau orduetan izaten dira aktiboen, eta orduantxe aprobetxatzen ditugu harrapatzeko, beren datu biometrikoak lortzeko, eraztunak jartzeko eta askatzeko.
Jarduera zientifiko hori oso garrantzitsua da, klima-aldaketak hegaztien portaeran eragiten dituen aldaketei buruzko datuak lortzeko.

Erakunde antolatzailea:
Asparrengo Udala

Erakunde laguntzailea:
Arabako Foru Aldundia

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-30
Ordua: 09:00 etan
Iraupena: 2 ordu

Kokapena:
Araiako parketxea

Nori zuzenduta dago?
6 urtetik gorako haurrak

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelania

Izena ematea:
parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

Beste ekitaldi batzuk