Asteklima 2023

Berrerabilitako materialekin egindako instrumentuen tailer didaktikoa eta ondorengo erakusketa

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

Material birziklatuak edo etxean erabiltzen diren ohiko materialak erabiliz, musika-tresnen eraikuntzan murgilduko gara. Tresnen funtzionamendua eta erreminten erabilera ikasi eta ulertuko dugu.
Trakamatrakaren tailerrak ez dira musika-jarduera hutsa, trebetasuna, irudimena, ingurumen-kontzientzia eta sormena lantzeko bitartekoa baizik.
Modu atseginean, aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak edo kordofonoak bezalako musika-tresnen familiak ezagutuko ditugu, eta haien exekuzio-oinarriak eta printzipio akustikoak ikasiko ditugu.

Erakunde antolatzailea:
Asparrena Udala

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-29
Ordua: 17:30 etan
Iraupena: 2 ordu

Kokapena:
Herriko plaza

Nori zuzenduta dago?
4 urtetik gorako haurrak

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelaniaz

Izena ematea:
Ez da izenik eman behar

Beste ekitaldi batzuk