Asteklima 2023

Paperezko gorputza, tintazko arima

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

Paperezko gorputza, tintazko arima erakusketa Ángel Peris Cuesta artista valentziarraren instalazioa, obra grafikoa eta liburuak biltzen dituen erakusketa da. Artista Arte Ederretan graduatu zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (2015), eta Txinako Academy of Art (2020) Pintura Muraleko Departamentuan graduatu zen. Bere lana paperaren erabileran zentratzen dira, bizi den ingurunearekin konektatzeko bitarteko gisa. Gorputz horren bidez, bere obra ekoizten duen tokietako tradizio artistikoekin eta tokiko materialekin lotzen da, bere praktika artistikoan txertatuz eta arte garaikidearen klabeko lengoaia propio batera itzuliz.
Material naturalak erabiltzearen ondorioz, Ángel Peris bizi duen errealitate fisikoaz eta kontsumitzen dituen produktuez sentsibilizatu da, jatorria, iraunkortasuna eta eragina ekologikoa zalantzan jarriz. Hori dela eta, haren lanek zalantzan jartzen dute planeta bizitzeko eta kultura eta arte kontsumitzeko dugun modua, eta balioa ematen diete ingurune fisikoari dagozkion material tradizionalei, tokiko artisautzako berezko tresnei eta praktika piktoriko tradizionalei. Ildo horretan, azpimarratzekoa da obraren izaera ekologikoa. Ángel Perisen lana berez egiten da material naturalekin, organikoekin eta, ahal den neurrian, artistak edo bertako fabrikaziokoek ingurutik bildutako materialekin. Paperezko piezak dira, tintaz eta pigmentu mineralez margotuak, baina hori baino gehiago, artearen aktibazioaren ikuspegitik klima-aldaketaren aurka borrokatzeko dei

Erakunde antolatzailea:
Cristina Enea Fundazioa

Data eta ordutegia:
2023ko irailaren 21etik abenduaren 10era.
Astelehenetik ostiralera: 9:30-18:00
Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00

Kokapena:
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea

Nori zuzenduta dago?
Publiko orokorra

Izena ematea:
Ez da izenik eman behar

Beste ekitaldi batzuk