Udalak oso egokitzat jotzen du birziklatzea eta berrerabilpena sustatzea gazteenen artean; horregatik, Boc’n’Rollak banatuko ditu Etxaurren Ikastolako ikasleen artean. Horrela, txikienentzako hamaiketakoak jasangarriagoak izatea lortu nahi da, plastikozko eta aluminiozko bilgarriek sortutako hondakinak murriztuz eta, hala, berrerabilpena eta halako balio behar-beharrezkoak bultzatuz.
Erakunde antolatzailea:
Aiarako Udala
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko irailaren 26 an
Ordua: 11:30 etan
Iraupena: 30 minutu
Kokapena:
Ikastola Etxaurren
Nori zuzenduta dago?
Etxaurren Ikastolako ikasleak