Asteklima 2022

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua.

Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du. Bertan, lehenik eta behin (itsasora irten aurretik) partaideak ontzian sartu eta euskal kostalde eta itsas hondoko ekosistemak eta klima aldaketarengatik jasan duten aldaketa ezagutu ahal izango dute.

Behin itsaso zabalean, Jaizkibelgo kostalde paretik Turrulla lurmuteraino joango gara, eta in situ ezagutuko dute bertako biodibertsitatea.

Jarduera honetan jateko pintxoa eskaintzen da (hegaluze edo pintxo beganoa) eta baita kostaldeko biodibertsitateko mini gida ere.

Erakunde antolatzailea:

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa

Data eta ordutegia:

Data: 2022 ko irailaren  24 an

Ordua: 12:00tatik 14:00tara

Iraupena: 2 ordu

Kokapena:

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan, Pasaia (Gipuzkoa)

Nori zuzenduta dago?

Partikular orori

Izena ematea: 

info@mater.eus // 619814225

www.mater.eus

Kopurua:

Gutxienez 14 pertsona eta gehienez 35

Beste ekitaldi batzuk