Egurrezko atunontzi zahar har bisitatuz, itsasoa eta gizakiaren arteko lotura eta batak bestearengan duen eraginaz ohartaraziko gara EKIN! erronken dinamika partehartzailearen bidez. Gainera, bisita honetan ekoaktibatzeko gakoak jasoko ditugu planetaren norabidea aldatzeko gure ohitura jasangarrien bitartez.
Ezagutu ontziaren txokoak eta bere egungo lana EKIN! erronken bidezko dinamika parte hartzailearekin. Ontzian dagoen espazio bakoitzean proposatutako erronka bete eta zure bitakora koadernoan idatzi beharko duzu: iItsasoaren onurak, biodibertsitatea, itsas hodakinak, klima aldaketa, ohitura jasangarriak… Guztiak egitea lortzen baduzu, sari txiki bat izango duzu bukaeran itsasoa zaintzeko duzun konpromisoarengatik. Ekin!
Erakunde antolatzailea:
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko irailaren 23 an
Ordua: 16:00, 17:00 eta 18:00retan
Iraupena: Ordu bat
Kokapena:
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan, Pasaia (Gipuzkoa)
Nori zuzenduta dago?
Partikular orori
Izena ematea:
info@mater.eus // 619814225
Kopurua:
15 pertsona txandako