Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketaren inpaktuak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzari aurrea hartzea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena, eta, beraz, pertsonak ekintzara eramateko trakzio handiagoa duela. Horretan laguntzen duten neurrietako bat udalerri eta eskualdeetan klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko laguntzen deialdia da.
Udalerri batzuek klima-aldaketaren arloko berrikuntza-proiektuak garatu dituzte Euskadin, eta, beraz, ezagutzaren transferentzia sustatu behar da.
Bisita honen helburua Zamudioko Udalak Bizkaia Ikastetxean hondakin organikoak aprobetxatzeko eta eraldatzeko Vermikonpostajearen bidez gauzatutako proiektua ezagutaraztea da.
Erakunde antolatzailea:
Ihobe. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko urriaren 4 an
Ordua: 09:30 etan
Iraupena: 3 ordu
Kokapena:
Colegio Vizcaya, S.Coop. Bº Galbarriatu, nº 6 – 48170 – Zamudio
Izena ematea:
https://www.ihobe.eus/acceso-usuarios-privado
Egitaraua:
09:30 | Hasiera. Zamudioko Udalaren ordezkariak |
09:45 | Vermikonpostajearen bidez hondakin organikoak aprobetxatzea eta eraldatzea
|
11:45 | Galderen txanda |