Asteklima 2022

Klima-aldaketaren aurkako haziak II

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Iaz Bilarren nekazaritzaren bidez klima-aldaketa arintzeko ekintzak sustatu eta sentsibilizatzeko egindako tailerrarekin jarraitzea. Tailer honetan modu teoriko eta praktikoan azalduko dira espazio txikietan lorategi jangarri bat sortzeko behar diren metodologia, urratsak eta baliabideak, eta adinekoen beharretara ere egokituko da.
Tokiko baldintzetara egokitutako landareak aukeratzearen garrantzia azalduko da, bai eta uraren erabileraren eraginkortasuna areagotzeko tresnak eta ekonomia zirkularraren kontzeptua txertatzearen garrantzia ere, laborantza-jarduerak berak sortzen dituen baliabideak aprobetxatuz eta konpostaren ekoizpena sustatuz, herrian dagoen Landa Eguneko Zentroan sortzen diren hondakin organikoen bidez.
Tailerra goiz eta arratsaldez izango denez, izena eman dutenen bazkaria barne egongo da, eskualdeko pertsona interesdunen eta gai horien inguruan sentikortuta daudenen arteko harremana errazteko. Bazkaria sasoiko produktuetan oinarrituta egongo da, betiere Bilarreko familia-baratzeetatik datozenak lehenetsiz.

 

Erakunde antolatzailea:

Bilarko Udala

Erakunde laguntzailea:

La Huerta Esmeralda
Slow Food Araba

Data eta ordutegia:

Data: 2022 ko urriaren 1 an

Ordua: 10:00h – 20:00h

Iraupena: 8 ordu

Kokapena:

Erretiratuen tabernako etxabeak eta landa-inguruneko eguneko zentroaren ondoko parkea

Nori zuzenduta dago?

Publiko guztiak, bereziki lursail txikietan landatu nahi duten pertsonak, adinekoen egoitzetako eta landa-inguruneko eguneko zentroetako gizarte-langileak, ostalaritzaren sektoreko langileak eta autokontsumorako baratzeak landatzen dituzten pertsonak.

Izena ematea:

Bilarko Udalan : 945 60 40 11

Beste ekitaldi batzuk