Sarrerako hitzaldia ibaietako ekosistemei, klima-aldaketak ekosistema horietan duen eraginari eta ekosistema horien kalteberatasunari buruz, bai eta ekosistema horiek eraldatzeak eragindako arazoei eta ibaiko zein itsasoko ekosistemetako kontsumoak sortutako plastiko eta hondakinen egungo arazoari buruz ere.
Itsasadarraren ertzetara sartzea hondakinak jasotzeko eta, ondoren, piraguan zabor-bilketa egiteko, Abusutik Bilboko Itsas Museoraino.
Jaitsieran beste zabor eta plastiko batzuk bilduko dira, halakorik badago.
Bildutako zabor guztiak erakustea Abusu inguruan.
Erakunde antolatzailea:
Bilboko Udala
Erakunde laguntzailea:
Lurgaia Fundazioa
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko irailaren 25 ean
Ordua: 09:30 etan
Iraupena: 3 ordu
Kokapena:
Zamakola kaleko 70 zenbakiaren aurreko zabalgunean. Bilbo
Nori zuzenduta dago?
Ibaira jaitsi eta, ondoren, ibilbidea piraguan egiteko gai den edonor (18 urtetik gorakoak), egoera fisiko onean badago.
Izena ematea:
Telefonoz edo posta elektronikoz: 944205039 / ingurumena@bilbao.eus