Bestelako basogintza hitzaldiaren baitan, gaur egun basogintzak dituen erronkei eta orokorrean aldaketa klimatikoak, biodibertsitate galerak etab. sortzen dituzten erronkei erantzuteko gaitasuna duen basogintza eredua azalduko dugu. Aipatutako erronka globalez gain, Euskal Herrian banda marroien gaitzak basogintza sektorea hankaz gora jarri du, basogintza ereduaren inguruko kezka eta eztabaida gizarteratuz.
Hitzaldian zehar honako gaiak landuko ditugu: Idiazabalgo eta Euskal Herriko egoeraren kontextualizazioa, erronka globalak, biodibertsitate galera, aldaketa klimatikoa eta izurriteak, ohiko basogintza ereduaren azalpen bat eta pinudien bilakaera Euskal Herrian, proposatzen dugun bestelako basogintzaren inguruko azalpena eta aukerak, eta Tantai baso jabe kooperatibaren aurkezpena.
Gai asko lantzen dira, baina modu arin eta bisual baten azaltzen saiatzen gara. Helburua entzuleak egungo egoeraren eta dauden aukera ezberdinen inguruko ideia orokor bat barneratzea da. Hitzaldi bukaeran galdera txanda zabaltzen da, zalantzak argitzeko eta azaldutakoa aberasteko eztabaida sortzeko helburuarekin.
Erakunde antolatzailea:
Idiazabalgo Udala
Erakunde laguntzailea:
Tantai baso jabe kooperatiba
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko irailaren 28 an
Ordua: 18:00 etan
Iraupena: 120 min
Kokapena:
Areto Nagusia
Nori zuzenduta dago?
Herritarrak. Bereziki basojabeak
Izena ematea:
Ez da beharrezkoa