Adin guztientzako tailer irekia da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute moda jasangarriari buruz ikasteko, modak gaur egun duen inpaktua ezagutzeko eta ingurumenari laguntzen eta klima-aldaketari aurre egiten dioten beste kontsumo-eredu batzuk irakasteko. Gainera, jantziei beste bizitza bat emateko metodo eta tresna berriak ikasiko dituzte.
Horretarako, upcycling delakoa erabiliko dugu, eta parte-hartzaile bakoitzak bere arropak eta ikasteko gogoa ekarri beharko ditu. Bakoitzak jantzi berri batekin amaituko du tailerra, inolako hondakinik sortu gabe.
Erakunde antolatzailea:
Alegria – Dulantziko Udala
Erakunde laguntzailea:
Zure Aukera
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko irailaren 28 an
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 2 ordu
Kokapena:
Alegría-Dulantziko Kultur Etxearen arkupea
Nori zuzenduta dago?
Publiko orokorra (adingabeak heldu batek lagunduta)
Izena ematea:
Alegria – Dulantziko Udalan: aalegria.general@ayto.araba.eus / 945420027