Sariak
ASTEKLIMA 2025 sariak
ASTEKLIMA 2025ek klima-aldaketaren aurkako borroka eta trantsizio energetikoa sustatzen duten sentsibilizazio-jarduera irekiak saritzen ditu.
Honako erakunde hauek parte hartu ahal izango dute:

Euskadiko toki-erakunde publikoak: udalak, eskualde-bulegoak, mankomunitateak, koadrilak, garapen-agentziak, tokiko merkataritza-sozietateak, beste toki-erakunde batzuk.
Beste eragile batzuk: ikastetxeak (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, Lanbide Heziketa eta unibertsitateak); Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak; irabazi-asmorik gabeko erakundeak; eta ekintza klimatikoarekin konprometitutako Euskadiko beste eragile sozial edo ekonomiko publiko edo pribatu batzuei.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, deskargatu oinarriak.
Sariak:
20.000 biztanletik gorako udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
5.000-20.000 biztanle arteko udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriko edo eskualdeko ekimenik onena
Ikastetxeen eta lanbide heziketako zentroen ekimenik onena
Irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenik onena
Beste eragile sozial edo ekonomikoen ekimenik onena