- 06/10/2023
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Euskadiko Klima eta Energiaren Astea bultzatu du Ihobe eta EEE erakunde publikoen bidez. Aurtengo ekitaldian 279
ASTEKLIMAren, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren
Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez,
bultzatutako ekimena. Ekimen honek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta
klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu.
Kontsulta ezazu ASTEKLIMAri buruzko azken berriak eta bere ekitaldiei buruzko informazio zehatza.
Ihobek “KLIMAMETRAJE” gazteen film laburren lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian, larrialdiari eta ekintza klimatikoari buruz sentsibilizatzeko.
“KLIMAMETRAJE”, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren, ikus-entzunezko eta ingurumeneko ezagutzak edo kezkak dituzten eta 18 eta 30 urte bitartean dituzten gazte taldeei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da (asteartea). “KLIMAMETRAJE” lehiaketaren bigarren edizioa “ASTEKLIMA 2023” Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen esparruan abiatu da. Ekimen hori urriaren 1ean amaituko da, eta helburutzat dauka herritarrak beharrezkoa den trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean sentsibilizatzea.
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.