Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du. Zehazki, honako sektore hauetatik: makineria, metalurgia, garraioa, altzarigintza, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, elektronika eta eraikuntza-materialak.
IHOBEk antolatua, Zirkularrak-Circulares erakusketa Euskadin sortutako 150 produktu zirkular baino gehiagoren ingurukoa da. Erakusketak bizitza-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dituzten eta, beraz, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten produktu ugariren ikuspegia eskaintzen du. Bisita ezazu!
Erakunde antolatzailea:
Ihobe
Data eta ordutegia:
Data: Irailak 25, 27 eta 29
Ordua: 25: 19:00-20:00 27/29: 19:30-20:30
Kokapena:
Konekta-La Perrera
Sabino Arana 50 – Basurto
Nori zuzenduta dago?
Edonor
Parte-hartzaile kopurua:
Gehienez 35
Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelaniaz
Izena ematea:
661 73 12 94 | Info.konekta@bilbao.eus.