Asteklima 2023

ZIENTZIA TXOKOA: Ekosistemen eta animalien aurkako kalteak prebenitzeko eta konpontzeko erantzukizun sozial korporatiboa: planetako “osasun” baterako etika dialogikoa

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

EHUk gidatutako eta Zientzia Ministerioak finantzatutako (2021-2025) ikerketa-proiektu baten barruan, eta Espainiako, Belgikako, Italiako, Australiako, Kolonbiako, Txileko eta Indiako unibertsitateen parte-hartzearekin, ekosistemei eta animaliei eragindako kalteen inguruan enpresek duten erantzukizun penalari eta etikoari buruzko emaitzak zabaldu eta eztabaidatuko dira, modu didaktiko eta parte-hartzailean. 

Eskala desberdinak aztertuko dira, eta eginbide eta programa eraginkorrak lortzeko zenbait erakundek egin beharreko urratsak kontuan hartuko dira. Kasu bat aztertuko da justizia leheneratzailea aplikatuta. 

Erakunde antolatzailea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza 

Erakunde laguntzailea:
-Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa.
– Eusko Jaurlaritza 
– Bilboko Udala
 – Metro Bilbao 

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-29
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 4 ordu 30 minutu

Kokapena:
Areatzako kaia, Bilbo

Nori zuzenduta dago?
Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelania

Izena ematea:
Ez da izenik eman behar

Beste ekitaldi batzuk