Ekitaldiaren helburua:
LIFE IP Urban Klima 2050 KLIMA 2050 Estrategia hiri mailan hedatzeko proiektua da.
Saio hau LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egiten da, eta bere helburua da proiektuaren Batzorde Teknikoa osatzen duten pertsonak biltzea, sei hiletik behin egiten diren bileretako baterako.
Urban Klima 2050 proiektuaren Batzorde Teknikoaren saioen helburua da eztabaida, interakzio eta lankidetzarako giroa sortzea. Saio konkretu honetan, lankidetzarako sinergiak bultzatu nahi dira emaitzak hedabide espezializatuetan argitaratzeko, proiektuaren baitan. Halaber, aurreikusitako prestakuntza estrategikoa ere landuko da. Gainera, proiektuaren baitan garatzen diren ekintzen inpaktuaren neurketaren eraginkortasuna bultzatzearen alde egingo da, horretarako diseinatu diren Life programako tresnen bitartez.
Egitaraua:
09:00-09:05– Sarrera
09:05-09:20– KPI (Life) plataformaren aurkezpena
09:20-10:00– Artikulu teknikoak argitaratzeko kolaborazioak
10:00-10:20– Prestakuntza estrategikoko jarduerak, UK2050ren baitan
10:20- 10:30 Amaiera
Erakunde antolatzailea:
Ihobe
Data eta ordua:
Data: 2021/10/01
Iraupena: 09:00-10:30
Kokapena:
“Teams” bilera
Nori zuzendua:
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren ekintza gidatzen duten erakundeetako pertsonal teknikoa
Izena eman:
Gonbidapenaz