Asteklima 2023

Potxin patxin – Ingurumena zaindu

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

POTXIN PATXIN artistek ingurumenean ausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasuna buruzko sketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz, hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskeiniko dizkigute potekoen ordez, urak duen garrantzia eta erabilera egokia, jolasen bidez birziklatzen ikasiko dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz, … Hots goizean jeiki eta oheratu bitartean egiten duguna praktikan ipintzen lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, …

Erakunde antolatzailea:
Urkabustaiko Udala

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-24
Ordua: 12:30 etan
Iraupena: 2 ordu

Kokapena:
Plaza berria / Udal pilotalekua

Nori zuzenduta dago?
Familiak (guztiontzako)

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz

Izena ematea:
Ez da izenik eman behar

Beste ekitaldi batzuk