Material naturalen erabilerak Ángel Peris artista bizi duen errealitate fisikoaz eta kontsumitzen dituen produktuez sentsibilizatzera eraman du, jatorria eta iraunkortasuna zalantzan jarriz. Haren lanek zalantzan jartzen dute planeta bizitzeko eta kultura eta arte garaikidea kontsumitzeko dugun modua, eta balioa ematen diete ingurune fisikoari dagozkion material tradizionalei, tokiko artisautzako berezko tresnei eta praktika piktoriko tradizionalei. Jarduera honetan, Angelek obra bat sortuko du zuzenean Ingurumen Baliabideen Zentroko Urumea Galerian, bere filosofian eta praktika artistikoa ingurumenari dagokionez ulertzeko metodoetan eta bertan sortzen duen eraginean oinarrituta.
Erakunde antolatzailea:
Cristina Enea Fundazioa
Data eta ordutegia:
Irailak 26
16:00-19:00
Kokapena:
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea