Asteklima 2024 dela eta, Nabarnizko Udalak ingurumen-arloko heziketa eta gaitze jardunaldiak antolatu ditu.
Klima-aldaketa errealitate bat da, eta, beraz, horretara egokitzeko gaitasuna garatzea premia bat da.
Ezinbestekoa da bizi garen ingurune naturala ezagutzea, lehenik eta behin, hura balioetsi ahal izateko eta, ondorioz, zaindu nahi izateko, eta bigarrenik, nola funtzionatzen duen ezagututa lurraldearen eta gizartearen egokitzapen-tresnak garatu ahal izateko.
Urriaren 26an, larunbatean, familientzako interpretazio-tailer bat egingo da Iluntzarreko ingurune naturala ezagutzeko. Nabarniztik abiatuta, ingurumen-hezitzaile baten eskutik 3 ordu inguruko jarduera: 10:00tik 13:00etara.