Asteklima 2024

Kostaldea ikertzen

deco-bandas

Data eta ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Kolaboratzaileak

Publikoa

Iada MATERek 22 urte daramatza Jaizkibel-Uliako kostaldea ikertzen, jarduera honi esker urtez urte kostalde babestu hontan ematen diren aldaketak erregistratu eta klima aldaketaren eragina aztertu dezakegu. Ekintza honen helburu nagusia partaideek inguruneko egoera ekologikoa ezagutu eta balioan jartzea da, horretarako herritar zientzia metodologia erabiliz. Hiru ardatz nagusi aztertzen dira garapen-fasean zehar, itsasoko uraren kalitatea, inguruneko biodibertsitatea eta gizakiaren inpaktua.
Lehen bi faseetan senadi eta inguruan bizi den fauna eta flora ezagutu, eta, bertako biotopoko ezaugarri nagusia den ura aztertzen da, osasuntsu dagoen edo ez jakiteko. Biodibertsitate behaketa ‘Jaizkibel-Uliako kostaldeko gida’n bidez eta prismatiko eta lupez baliatuz garatzen da, uraren analisia laborategi tresneri bidez.
Azkenik, gizakiaren inpaktua ezagutu ahal izateko hondakin bilketa bat garatzen da. Senadi eta hondartzetako itsas hondakinen bilketak aukera ezinhobea dira hondakinek eragiten duten inguruneko degradazioa antzeman eta kontzientzia hartu ahal izateko.

Beste ekitaldi batzuk