Asteklima 2021

Klimare Aldeko Noridic Walking Martxa Maroñon

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Nordic Walking ibilbidea Aiarako landa- eta natura-inguruneaz gozatzeko, osasunarentzat onuragarria den kirol berri bat eskualdean praktikatuz.

Egitaraua

Klimaren aldeko Nordic/Walking martxa/txango bat da, ASTEKLIMAren baitan gauzatzekoa. Nordic walking makilekin ibili nahi duten guztiei dago zuzenduta, bai kirol horretan hasitakoei eta bai hasi gabekoei.

Ibilbidea: 10 km. Ibilbidearen bideoa atxikitzen da, erliebez.
Desnibela: 333 m-ko desnibel positiboa.
Zailtasun maila: ertaina. Kondizio fisiko normala eskatzen da.
Gutxieneko adina: 12 urte.
Jantziak: klimatologiarako egokia den kirol arropa.
Isurketak eta/edo hondakinak identifikatzearekin lotutako ekintzak martxa garatzen den bitartean: parte-hartzaileak biltzeko eta janaria emateko xedez Agiñigan eta Madarian egingo diren geraldietan, hondakinen bilketa bateratu bat egitea planteatzen da.
Botilatxoak: jardueraren botilatxo bana oparituko zaie parte-hartzaileei, 100 unitate banatu arte. 400 ml-ko aluminiozko botilatxo serigrafiatuak izango dira, ASTEKLIMAren eta Aiarako Udalaren logoekin.
Hedakuntza: Izaskun Bengoa Nordic Walking & Fitness enpresak, jarduera gauzatzeaz arduratuko denez, hedakuntzan parte hartuko du Aiarako Udalarekin batera.
Logoa: jarduera garatzeko erabiltzen diren karteletan, botilatxoetan eta bestelakoetan, ASTEKLIMA 2021 logoa agertuko da.

Erakunde antolatzailea:
Aiarako Udala

Iraupena:
9:00 – 12:00 horas

Kokapena
Maroño, Ayala.

Izena emateko helbide edo webgunea:
info@aiarakoudala.eus

Beste ekitaldi batzuk