Klima Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko sortua. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu. Jokoen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek klima kontzeptu nagusiak barneratzen dituzte eta borroka klimatikoan laguntzeko modu zehatzak ezagutzen dituzte. Helburua da pertsona bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartzea bere eguneroko bizitzan aldaketak egiteko, eta bere komunitatean eraldaketaren eragile bihurtzea.