Klima Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko helburua duena. 7 karpa tematiko ditu, eta horietako bakoitzean ekintza klimatikoaren alderdi ezberdin bat lantzen da.
Jokoen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek klimari lotutako kontzeptu garrantzitsuak barneratuko dituzte eta klima-aldaketaren aurrean laguntzeko modu zehatzak ezagutu. Helburua da pertsona bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartzea, egunerokoan aldaketak eragiteko eta komunitatean ere eragile bihurtzeko.