Jatorri fosileko energiaren erabilerak klima aldaketa areagotu du eta honek ondorio larriak ekarri ditu. Hori dela eta, Dimako Udalak klima aldaketaren eragileak eta ondorioak azaltzen dituen argazki-erakusketa ibiltari bat antolatuko du herritik zehar.
Argazki-erakusketa honek 4 gai landuko ditu eta gai bakoitzari dagozkion argazkiak eta azalpenak herriko txoko desberdin baten kokatuko dira:
- Txokoa (Dimako eskola): Klima aldaketaren eragileak: Berotegi efektuko gasen emisioaren erantzule nagusiak aurkeztuko dira, hala nola erregai fosilen produkzioa, deforestazioa, abeltzaintza intentsiboa eta hondakinak.
- Txokoa (Dimako frontoi txikia): Klima aldaketaren ondorioak lur-planetan eta ingurumenean: Espezieen suntsipena eta biodibertsitatearen galera, lehorteak, uholdeak, ur-mailaren altuera, muturreko gertakari meteorologikoak.
- Txokoa (Dimako udaletxeko arkupea): Klima aldaketaren ondorioak gizartean: Migrazio klimatikoa, baliabide naturalekin loturiko gatazka geopolitikoak, elikagai- eta ur-eskasia, bero boladen ondoriozko heriotzak eta gaixotasun tropikalen areagotzea.
- Txokoa (Dimako frontoi nagusia eta ariketa fisikoko aretoa): Klima aldaketaren inguruko protokoloak eta irtenbideak.