Asteklima 2021

“Klima aldaketa geldiarazi nahi duzu? Lagundu karbonoa harrapatzen” tailerra

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Helburua birsorkuntza globalean parte hartzea izango da, lurzoruarekin hasita. Horrela, funtsezkoa izango da kontzientzia sortzea eta pertsonak motibatzea tokiko eta sasoiko elikagaiak kontsumi ditzaten, lurzoruen osasuna eta oreka klimatikoa babesteko. Lurzoruaren Historia bideo entretenigarria da, lurraren, nekazaritzaren, konpostaren eta Lurreko karbono-zikloaren artean dauden lotura garrantzitsuak aztertzen dituena.

Praktika: lurzorua ukitu eta haren biodibertsitate guztia lehen aldiz ezagutuko dugu, baita metodo ekologikoekin nola birsor dezakegun ere.

Bigarren bideoaren bidez, hondakin kutsatzaileen fluxuak baliabide baliotsu bihur ditzakegulako mezu itxaropentsua zabaldu nahi da.

Praktika: etxetik ekarritako hondakin organiko batzuekin gure konposta egingo dugu eta bertako barietateen hazien bat eraldatu eta tetrabrik batean ereingo dugu. Denek irabazten duten proposamena da, gure egungo arazo askorentzat konponbide eraginkorra. Konpostaren Historia hainbat gaztek kontatutako bideoa da. Bertan, naturaren prozesu harrigarriena ezagutzera gonbidatzen dira ikusleak: konpost esaten diogun urre beltza. Konposta birsorkuntza-soluzio gisa, gure lur agortuarentzat probiotikoa, oso garrantzitsua izan daiteke karbonoaren ziklo globala berrorekatzean.

Erakunde antolatzailea:
Legutioko Udala

Data eta ordua:
Data: 2021-09-30, 18.00tan
Iraupena: 2 ordu

Kokapena:
Legutioko Kultur Etxea (areto nagusia)

Nori zuzendua:
Herritarrak, oro har

Bertaratuko diren kopurua:
20

Izena emateko helbide elektronikoa:
ingurumena@legutio.eus / 619363507

Beste ekitaldi batzuk