Jantziak eta osagarriak konpontzeko eta pertsonalizatzeko tailerra
2024/10/22
Hernani
Gipuzkoa
Publiko guztientzat
Hernaniko autokonponketa tailerraren ondoko plazan, oleta kalean, 10 mahai jarriko dira josteko-makinekin. Helburua: jantzien eta osagarrien bizitza luzatzea. Urriak 22, asteartea, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, hiru orduko konponketa maratoia egingo da. Gainera, espazio publikoei bizia emateko modu magikoa izango da, komunitatea sortuz eta bizikidetza-ohiturak eraldatuz.