Tantai Baso Jabe Kooperatiba Euskal Herriko basogintza eredua eraldatzeko anbizioz jaio den ekimena da. Baso jabe publiko zein pribatuei aholkularitza eta gidaritza zerbitzua eskaintzen die, haien basoak eredu jasangarrien bidez kudeatu ditzaten. Egungo basogintza eredu intentsiboa alboratu eta ekosistemen babesa bermatzen duen basogintza eredu baten aldeko apostua egiten du Tantaik. Saio honetan gaur egun basogintzak dituen erronkei eta orokorrean aldaketa klimatikoak, biodibertsitate galerak etab. sortzen dituzten erronkei erantzuteko gaitasuna duen basogintza eredua azalduko dugu.