Hackton Interescolarra
Klimaren aldeko erronka
Mundu osoko gazteak zutik daude gaur, eske eta eske, klima aldaketari behar beste jaramon egin dakion
Zer da?
Eskolarteko I. Hackatoian ikasleek 21. mendeko konpetentziak eta trebetasunak praktikara eramango dituzte. Parte hartzaileak taldeetan antolatu beharko dira, helburu batekin: testuinguru erreal batean erronka bati aurre egitea. Klima aldaketaren aurrean gazteek duten erantzukizuna landuko dute, hainbat gai jorratuz (bizi‑ereduak, kontsumoa, ura…).
Helburuak
– Lan egiteko modu berri bat egituratzea, ikasleen iritziak baloratuko diren espazioak sortuz
– Ikasleen arteko elkarlana bultzatzea
– Arazoen aurrean sormenezko konponbideak bilatzeko ahalmena garatzen laguntzea
– Ikasleak beren burua rol desberdinetan trebatzea
– Norberak hartzen dituen erabakiek inguru hurbilean nahiz munduan duten eraginaren erantzukizunaz ohartzea
– Komunikatzaile onak izaten trebatzea
Parte hartzeko baldintzak
– DBH4ko edota 1. Batxilergoko ikasleak izatea
– Parte hartzeko motibazioa izatea
– Bigarren fasera pasaz gero, irakasle baten laguntza izatea eskolarteko Hackatoira joateko
Faseak
-
ESKOLA BARRUKO HACHATOIA
Irakasleak ordubetean Hackatoi bat antolatuko du gelan. Funtsean, erronka bat planteatuko die ikasleei eta hauek taldeetan erantzuna eman beharko diote erronkari, hartutako erabakiak izango duen ondorioa azaleratuz. Irakasleak erantzun interesgarriena eman duen taldea izendatuko du irabazle eta talde honek martxoaren 27an Donostian ospatuko den Eskolarteko I. Hackatoian parte hartzeko aukera izango du.
-
ESKOLARTEKO I. HACKATHOIA
Martxoaren 27an, Asteklima ekimenaren baitan, eskolarteko Hackathoi bat antolatuko da Donostian. Bertan, eskola barruko Hackathoian irabazle suertatu diren taldeek hartuko dute parte. Hemen ere, klima aldaketaren inguruko erronka bat proposatuko zaie eta erantzun interesgarriena eman duen taldea izango da irabazlea. Erantzun interesgarriena eman duen taldea izango da irabazlea.
Informazio gehiago eta izen-ematea
944031874