Asteklima 2025

Gure hamaiketakoek ez dezatela ingurumena puskatu

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Publikoa

Jarduera egin baina aste bete lehenago hamaiketako orduan sortzen den zabor guztia bilduko dugu. Bai zabor organikoa eta baita edukiontzi eta plastikoak. Jarduera egunean bildutako zabor guztia patioan pilatuko dugu ikasleek ikus dezaten astebeteko hamaiketakoek zenbat zabor sortzen duten. Hori ikustean ikasleei ausnarketa bat egitera bideratuko ditugu eta zaborra gutxitzeko bideak eta ideiak esatera animatuko ditugu. Kurtsoan zehar elikadura osasuntsua eta jasangarria sustatuko dugu, honela hamaiketakoen zabor organikoekin konposta egingo dugu eta edukiontzi eta plastikoak gutxitzeko bideak ausnartuko ditu. Jarduera honen bidez, kontsumo-ohitura arduratsuak bultzatu nahi ditugu, elikagaien ekoizpenari eta garraioari lotutako karbono-aztarna murrizten dutenak. Gainera, elikagai-hondakinak eta ontzien erabilera murriztea sustatuko dugu, klima-aldaketa arintzen laguntzeko.

Beste ekitaldi batzuk