Euskadiko itsasertzaren antolamenduan eta plangintzan parte hartzen duten politiketan, planetan eta estrategietan klima-aldaketara egokitzeko prozesua txertatzeak aurrerapauso handiak eman ditu azken urteotan, klima-aldaketara egokitzeko garatu diren datu, informazio, tresna, metodologia eta azterlanei esker. Jardunaldi hau azken urteetan egindako aurrerapenak aurkeztera bideratuta dago, batez ere arrisku klimatikoaren analisian eta euskal kostaldera egokitzeko orientabideetan oinarrituta. Era berean, jardunaldiaren bigarren zatian, itsasertzean egokitzeko neurrien jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak azalduko dira.
Ordutegia
09:30
14:05
Lekua
Euskalduna Jauregia Abandoibarra etorbidea, 4 - 48011 - Bilbao