Asteklima 2025

Erroteta errekaren laginketa

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Publikoa

Iaz, lehenengo aldiz, Pasaiako Udalak, zenbait ingurumen eragileekin indarrak batu eta Aldaketarako Marea izeneko ekimena martxan jarri zuen. Aldaketarako Mareak hilabete iraun zuen, eta bertan Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, horri lotutako argazki erakusketa, itsas-hondotik zein itsasoko uretan jasotako hondakinen erakusketa eta antzeko ekimenak antolatu ziren.
Aurten bigarrenez ekingo zaio Aldaketarako Mareari, eta eragile berriak batu dira, hala nola, AZTI itsasoarekin lotutako arlo ezberdinetan aditua den zentro zientifiko eta teknologikoa, Pasaia Kayak kluba eta Laurak Bat merkataritza elkartea. Proiektuan Pasaiako Udala, MATER, Itsas Zaintza Sarea, Buceo Donosti eta CIMASUBek jarraitzen dute. Ibaia garbituz eta hondakinak kenduz, uretako eta lurreko ekosistemen degradazioa saihesten da. Ekosistema horiek karbono-hustubide naturalak dira. Ekologia-funtzioa babestuz eta kutsadura prebenituz, klima-aldaketaren ondorioak arintzen eta biodibertsitatea indartzen laguntzen da zeharka.

Beste ekitaldi batzuk