Modu praktiko eta dibertigarri batean ezagutzea klima aldaketa zer den, egunerokotasunean nola eragiten digun, eta bereziki ikastea zer egin dezakegun gure etxetik hau ekiditeko.
Klima aldaketa izango da datozen urteetan gizateriak pairatuko duen mehatxurik handiena. Baliabideen kudeaketa funtsezkoa den leku batean, itsasontzi batean, aukera izango duzu inguruko parametroak neurtzeko eta berotze globalaren informazio eta inpaktu nagusienak ezagutzeko. Badakizu zeintzuk diren bere iturriak? Haietan dago arazoa murrizteko gakoa! Jolas dibertigarrien bidez, familian, talde txikietan zure ideiak elkarbanatu edo ideia berriak ikasi ahal izango dituzu ekinean hasteko.
Erakunde antolatzailea:
MATER
Iraupena:
Ordu eta erdi 17:00-18:30
Kokapena:
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa, Pasaia, Gipuzkoa.
Nori zuzendua:
Familiei
Izena emateko helbide elektronikoa:
info@mater.eus