Asteklima 2025

Donostia jangarria deskubritzen: Katxolako sagarrondoak

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Publikoa

Gure hirietan gero eta ohikoagoak dira jakiak ekoizteko guneak. Hiri baratzeak, baratze komunitarioak edo balkoi-baratzak ugaltzen ari diren honetan, gure kale eta parkeetan elikagaiak sortzen dituzten beste biztanle batzuk aurki ditzakegu: fruta-arbolak.
Horren adibide da Miramongo parkean landatutako sagastia. Donostiako udaleko parke eta lorategietako teknikarien eskutik, sagarrondo hauek behar dituzten zaintza eta fenologia ezagutuko dugu bisitariak hauen behaketan trebatuz. Hauek bezalako frutarbolen zikloek, informazio asko eman bait dezakete klima aldaketa eta bere ondorioen inguruan. Horretaz gain bertan dagoen Katxola baserria ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Katxola ez da baserri soil bat, Tolare-baserria da. Bertan eta Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideekin batera bere historia eta funtzionamendua ezagutuko dugu familia giroan. Horretaz gain sagarrondoek aurten emandako uzta auzolanean jaso eta hauekin zukua egin eta dastatzeko aukera izango dugu.

Beste ekitaldi batzuk