Gork Basokoa doktoreak urte asko pasa ditu natura aztertzen eta animalia desberdinak ezagutzen. Asko bidaiatu du eta ohartu da badagoela leku guztietan arazoak sortzen ari den sustantzia ikusezin bezain arriskutsua. Esperimentu desberdinen bitartez CO2a nola sortzen den aztertu eta Tsunamiren lagunek kontatutako istorioen bitartez, sortzen dituen ondorioak ezagutuko ditugu elkarrekin irtenbideak bilatzeko.
Erakunde antolatzailea:
Cristina Enea Fundazioa
Erakunde laguntzailea:
Donostiako udala
Data eta ordutegia:
Data: 2022 ko urriaren 2an
Ordua: 11:30 etan
Iraupena: ordu eta erdi
Kokapena:
Uliako Interpretazio Zentroa
Nori zuzenduta dago?
Helduak
Izena ematea:
www.cristinaenea.eus