Argazki-lehiaketa honen helburua da udalerriko natura-ondarea harrapatzea bere balio ekosistemikoa eta klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean zaintzearen beharra goresteko. Modu horretan, klima-aldaketa eta jarduera antropogenikoa direla eta, partaideei galzorian dauden edo narriatuta ageri diren elementu naturalen argazkiak ateratzeko gonbita luzatuko zaie.
Xede horrez, bi kategoria egingo dira: haurrentzat eta helduentzat. . Sariak urriaren 2an udaletxeko areto nagusian emango dira. Opari-txartelak izango dira bertako saltokietan kontsumitzeko.
Erakunde antolatzailea:
Aiarako Udala
Data eta ordutegia:
Data: 2022/10/02
Ordua: 18:00 etan
Iraupena: ordu erdi
Kokapena:
Aiarako Udala
Nori zuzenduta dago?
12 urtetik gorako Aiara udalerriko herritarrak.
Izena ematea:
Izen-ematea irailaren hasieran egingo da, eta argazkiak irailaren 28ra arte entregatu ahalko dira.