Asteklima 2025

Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Erakunde antolatzailea

Kolaboratzaileak

Publikoa

Fagus Alkiza interpretazio zentroak, UEUren laguntzarekin, dibulgazio jardunaldiak egingo ditu datorren urriaren 25ean eta 26an. Jardunaldi hauen xedea da herritarren kontzientziazioa sustatzea eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta.

Alkizako Udalak urteak daramatza ingurumenaren alde lanean, eta jardunaldi hauek ildo horretan beste urrats bat izango dira. Horrela, 2030 Agendan jasotako helburuei erantzuteko konpromisoa berresten du, eta herritik bertatik ekarpena egiten jarraitu nahi du, dibulgazioa eta herritarren inplikazioa oinarri hartuta. Jardunaldiak natura eta ingurumenaren zaintza interesgai dituzten herritar guztiei daude zuzenduta, baita naturarekin lotutako ikasketak egiten ari diren ikasleei ere.

Beste ekitaldi batzuk