HELBURUA:
Bihotz Berdeak Programaren xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua.
Klima larrialdia gutxitzeko arlo desberdinetan eragin behar da: kontsumoan, energiaren kudeaketan, arlo sozio-ekonomikoan, … eta naturaren babesean zein berreskuraketan. Etorkizunean gazte hauen bizilekua, lan eremua eta zaletasun arloa, edozein izan ere, naturzaleak izanik komunitateek amankomunean dugun erronkan, beroketa globala murriztean, rol garrantzitsu bat jokatuko dute.
Ekimen honen bidez familiak Bihotz Berdeak Programa ezagutzea nahi da, naturan gazteek egingo dituzten ekimenak dastatuz.
Egitaraua
17:00-17:10 – Familiei ongietorria emango zaie eta Bihotz Berdeak programaren aurkezpena egin.
17:15–18:15 – Bihotz Berdeak programaren dastamena. Carrousselean, hau da, gune batetik bestera mugituz eta hamarreko taldeetan banatuta natura-jakintzaren hiru arloetako ekintza motzak eta dibertigarriak egingo dira:
– Orientazioa– Puntu batetik beste batera joan behar da denbora jakinean eta galdu gabe. Zer erabiliko duzu?
Herpetologia– anfibioak eta narrasti asko daude galzorian. Ezberdintzeko teknikak ezagututa eta beraien bizitokiak identifikatuz errazagoa egingo zaigu haien babestea. Zergatik beldurtu belarjale eta lasaia den suge batekin?
Etnografia– aiton-amonaren etxeko tresna batzuk noizkoak diren, nola ekoizten ziren eta zertarako erabili ohi diren jakin nahi? Harrituta geldituko zara!
18:20-18:30 – 2021-2022 ikasturteko Bihotz Berdeak taldea ezagutuko duzu, etorkizuneko natur-kontserbatzaileak izango diren gazteak. Programa hobeto ezagutzeko ere antolatzaileekin egoteko aukera hau da.
Erakunde antolatzailea:
Kutxa Ekogunea eta Aranzadi Zientzia Elkartea
Iraupena:
17:00-18:30
Kokapena
Parque Kutxa Ekogunea, Donostia (Gipuzkoa)
Nori zuzendua:
11-15 urteetako gaztetxoak dituzten familiei zuzenduta.
+info: https://www.ekogunea.eus/eu/ekogunea/albisteak/5-13-12/
Contacto: bihotzberdeak@ekogunea.eus