Material birziklatuak edo etxean erabiltzen diren ohiko materialak erabiliz, musika-tresnen eraikuntzan murgilduko gara. Tresnen funtzionamendua eta erreminten erabilera ikasi eta ulertuko dugu. Trakamatrakaren tailerrak ez dira musika-jarduera hutsa, trebetasuna, irudimena, ingurumen-kontzientzia eta sormena lantzeko bitartekoa baizik. Modu atseginean, aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak edo kordofonoak bezalako musika-tresnen familiak ezagutuko ditugu, eta haien exekuzio-oinarriak eta printzipio akustikoak ikasiko ditugu.