Tailer honen bidez, mutrikuarrek argindarraren kontratu-mota ezberdinak eta elektrizitate-fakturaren kontzeptuak ezagutuko dituzte. Hau da, faktura elektrikoak interpretatzen ikasiko dute. Gainera, kontsumitzaileei fakturan aurrezteko informazioa emango zaie eta aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera ere izango dute. Bukatzeko, energia berriztagarrietatik datorren energia kontsumitzeko hautuaren inguruan hitz egingo da, trantsizio energetikoan aurrerapausoak emateko eta ondorioz, klima aldaketari aurre egiteko.