Baso-kudeaketako teknikarien talde bat gara, eta proiektu ekologiko eta iraunkor bat egingo dugu Asteklima 2030erako. Sopuertako San Viator ikastetxeak hainbat baso-lursail ditu eskuragarri. Horietako bat aukeratu dugu, eta bertan gauzatuko dugu bereziki espezie autoktonoz osatutako arboretum bat egiteko proiektua.