Ekitaldiaren helburua LIFE Good Local Adapt proiektuaren emaitzak partekatzea da; proiektu horren ardatza tamaina txikiko eta ertaineko udalerrietako hiri-eremuetan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak bilatzea da. Besteak beste, garatutako ekintza nagusiak, metodologia nagusia eta aurkitutako oztopoak aztertuko dira.
Horrez gain, koordinatzaileen eskutik LIFE URBAN KLIMA 2050 eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu.
Egitaraua
9.00 : Proiektuaren eta jardunaldiaren helburuen aurkezpena.
9.20 : LIFE URBAN KLIMA 2050 Proiektua.
9.40 : LIFE-IP NAdapta-CC Proiektua.
10.00 : Galderak eta iruzkinak egiteko etena.
10.15 : Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen proiektu arkitektonikoak: Legazpiren prototipoa.
10.45 : Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak aztertzeko metodologiak eta tresnak.
11.45 : Tamaina txikiko eta ertaineko udalerrietan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak abian jartzean izan diren oztopoak eta ikasitako ikasgaiak.
12.15 : Galderak eta iruzkinak egiteko etena.
12.30 : Jardunaldiaren amaiera.
Erakunde antolatzailea:
LIFE GLA Partzuergoa.
Iraupena:
9.00 – 12.30
Kokapena
Online jardunaldia
Publikoa:
Jendearentzat irekita, batez ere udalerriei zuzenduta.
Izena emateko helbide elektronikoa:
red_gla@iamfactor.com