Tolosan eta Ibarran zeharreko ibilbide batean hainbat landare espezie inbaditzaile ikusteko aukera izango dugu. Idoia Biurrun botanikariak landare hauei buruzko hainbat ohar azalduko ditu: nondik etorri diren, nola, zein kalte ekologiko eta sozioekonomiko eragiten duten, eta zer egin dezakegun beren hedapena geldiarazteko. Bide batez, ibilbidean zehar, Idoiak inbasio biologikoei buruzko hainbat azalpen orokor eskainiko ditu, esaterako, biodibertsitatea arriskuan jartzen duten bigarren eragilea direla, aldaketa globalaren atzetik. Hain zuzen, bi gertaera hauek, aldaketa globala eta inbasio biologikoak, estuki loturik daude
Erakunde antolatzailea:
Idoia Biurrun botanikaria eta Tolosako Udala
Data eta ordua:
Data: Urriak 3, 11:00tan
Iraupena: 2 ordu
Kokapena:
SKATE PARKeren ondoko zubian (Usabal)
Ez da beharrezkoa izena ematea.