Asteklima 2021

2030 BASO MAGIKOA proiektuaren inaugurazioa

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Zumaiena Ikastetxeak garatutako “2030 Baso Magikoa” proiektuaren inaugurazio ekitaldia. Proiektu hori erreferentziazko gunea izango da 2030 Agenda Euskadin garatzeko, eta elkarrekin ikasteko eta lan egiteko leku bihurtuko da gizarte-erakunde eta -eragile guztientzat. Berrikuntza pedagogikorako espazio berri bat eskaintzeaz gain, hausnarketa eta ekintza komunitarioko proiektu irekia da, gizartea eraldatzeko prozesuak bultzatzeko helburuz.

Data eta ordutegia:
Irailak 23, 17:30h.

Kokapena
Zumaiena Ikastetxea (Axular Ibiltokia, 6 – Zumaia)

Inaugurazioan ondokoek parte hartuko dute:
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua
Isaak Aranberri, Zumaiena Ikastetxearen zuzendaria
Nieves Hernández, UNESCO Etxearen presidentea
José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua
Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea

Kukai Dantza Taldearen eta Ainhoa Urteaga eta Aitzol Ibarlozaren zuzeneko emanaldiak, ikastetxeko ikasleen parte-hartzearekin.

Beste ekitaldi batzuk