Itzuli da ASTEKLIMA, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintza onenak sarituko ditu
ASTEKLIMA 2024 urriaren 18tik 27ra egingo da, eta “Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia” goiburua izango du. Bosgarren edizio honetan herritarrak sentsibilizatzeko jarduera onenak sarituko dira. Sariak erakunde lokalentzako, ikastetxeentzako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eragileentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako izango dira. ASTEKLIMA, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, 2024ko urriaren 18tik […]
ASTEKLIMA Azoka, euskal gizartea klimaren alde mobilizatzeko azoka ibiltaria
Irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Bermeon, Trapagaranen, Bakion, Irunen, Zarautzen eta Azpeitian ikusi ahal izango da, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteko jarduera nagusi gisa Klima aldaketaren ondorioak ulertzeko herritarrei gakoak ematea eta pertsonak klima ekintzan mobilizatzea izango da ASTEKLIMA AZOKAren helburua. Irailaren 22tik urriaren 1era bederatzi euskal udalerri zeharkatuko dituen azoka ludikoa […]
Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak –ASTEKLIMA 2022– udalerrien eta herritarren ekintza izango du ardatz
Herritar guztiei zuzendutako 200 jarduera inguru egingo dira irailaren 23tik urriaren 2ra bitarte EAEko lurralde osoan, energia- eta klima-trantsizioaren erronka herritarren agendan txertatzeko. ASTEKLIMAren hirugarren edizioa aurkezteko prentsaurrekoa Oñatiko Natur Eskolan (tokiko ekoberrikuntza klimatikoko proiektua) egin da, toki- eta udal-erakundeek energia- eta klima-trantsizioan duten inplikazioaren balioa agerian jartzeko ASTEKLIMAren esparruan, udalerriei eta eskualdeei klimaren eta […]
Gernika-Lumok Klima-Aldaketa Arintzeko eta horretara Egokitzeko Plan Integratuan herritarrek parte hartzeko prozesua ireki du
Gernika-Lumoko Udala, Global Factor aholkularitza-enpresarekin lankidetzan, Klima Aldaketa Arintzeko eta horretara Egokitzeko Plan Integratua (PIMACC) prestatzen ari da, 2050era begira. Udalak parte hartzeko prozesua irekiko du irailaren 29an egingo den partaidetza-saioan. Saio horri esker, herritarrek eta kolektiboek egindako diagnostikoa ezagutu eta PIMACC planean sartuko diren ekintzak zehazteko proposamenak egin ahal izango dituzte. Gernika-Lumoko berotegi-efektuko gasen […]
Ingurumen Sailak ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Asteko ekitaldiak atzeratu ditu
Udalsarea 2030 udalen sarean sartuta dauden udalek aurreikusitako ekitaldiak ere atzeratu egingo dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak jakinarazi du atzeratu direla martxoaren 21etik 29ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen barruan egitekoak ziren ekitaldi guztiak. ASTEKLIMAren helburu nagusia herritarrak ekintza klimatikora bultzatzea da. Aste honetarako planifikatutako […]
Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia jasoko dute, Euskadiko Klima Aldaketaren II. ASTEKLIMA Astearen barruan
Martxoaren 23tik 26ra, ekoiztu berri diren film dokumentalak proiektatuko dira Bilboko Golem–Alhondiga, Gasteizko Florida eta Donostiako Antzoki Zaharra zine-aretoetan. Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena leihatilan jaso beharko da, bihartik, hilaren 11tik, aurrera. Inaugurazio jardunaldia martxoaren 23an izango da, 20:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko auditoriumean. “Metamorphosis” filma proiektatuko da, suntsitzen ari garenari buruzko Nova Ami eta […]