ASTEKLIMA 2021 ekimenak trantsizio energetiko eta klimatikoaren erronka hurbildu die euskaldunei 200 jarduera baino gehiagorekin
·Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioan 61 udalerrik, mankomunitate batek eta administrazio-batzorde batek hartu dute parte, elkarteez eta sektore pribatuaz gain. ·PreCOP26 ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko eragile anitzeko lankidetza’ ekimen ofizialak 300 ikus-entzule baino gehiago izan zituen eta klima-aldaketaren inguruko Euskadiko proiekturik handienaren aurrerapenak azaldu zituen. Irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak […]
2030 Agendak aurrerapausoa eman du Euskadin, eta lan-eremu ireki bat izango du Zumaiena Ikastetxearen “2030 Baso Magikoa” proiektuarekin
• 2030 Agendak erakunde eta gizarte-eragile guztiei irekitako lan- eta lankidetza-eremu bat izango du. Bi urteko lan gogorraren ondoren, Zumaiena ikastetxeak “2030 Baso Magikoa” gogoetarako eta erkidegoko ekintzarako proiektu irekia aurkeztu du, gizarte-eraldaketako prozesuak sustatzeko asmoz. • “2030 Baso Magikoa”k ikastetxearen proposamen pedagogikoa ere eraldatu nahi du, natura-ingurunea curriculumean txertatuz. Horrela, ikasleek eremu berri bat […]
ASTEKLIMAren bigarren edizioak euskal herritarrak mobilizatu nahi ditu klima-aldaketaren aurrean
– Publiko guztientzako 200 jarduera inguruk osatuko dute Euskadiko Klima eta Energiaren Astea herritarren agendan energia- eta klima-trantsizioaren erronka jartzeko – Ekimenak –tailerrak, jardunaldiak, bisitak, erakusketak…– irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean egingo dira Euskadiko lurralde osoan – Gobernu Kontseiluak 3.480.000 euroko diru-laguntza lerro bat onartuko du bihar garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako Klima-aldaketa eta […]
Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko
Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Bilboko Euskalduna Jauregian / eta online (streaming bidezko emisioa, aldez aurretik izena emanda) Urban Klima 2050: agente anitzen arteko lankidetza egokitzapena Euskadin finantzatzeko. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz. Eskala handiko LIFE Proiektu Integratu hau 2019an abiatu […]
Euskadik ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astea ospatuko du irailaren amaieran
• Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatuko du, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, 2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean. • Jarduera-programa zabal batek herritarrak mugiaraztea bilatuko du, berotze globalaren eta trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean. • Ihobek tokiko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia ireki du, udalerriek ASTEKLIMArekin bat egin dezaten. Irailaren 24tik urriaren […]
Basque Green Deal, bidezko garapen jasangarrirako euskal eredua
Euskadik bat egin du gaur Europako Itun Berdearekin, eta bere ibilbide-orria proposatu du etorkizun iraunkorragoa lortzeko, krisiari irtenbidea emanez, inor atzean utzi gabe. Aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Europako Batzordeko Klima Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ondoko Clara de la Torrek eta, gainera, Klima Aldaketari eta Trantsizio […]
Euskadi klima-aldaketaren aurka mobilizatuko da berriz ASTEKLIMAren bigarren edizioan
Euskadiko Klima-aldaketaren Asteak doako jarduerak izango ditu publiko guztientzat, herritarren konpromiso pertsonala klima-krisiaren aurrean mobilizatzeko xedez Ekimen guztiak martxoaren 21etik 29ra bitartean gauzatuko dira euskal lurralde osoan, eta, besteak beste, tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak eta ikus-entzunezko ekintzak hartuko dituzte barne Euskal herritarrak aurtengo martxoaren 21etik 29ra bitartean mobilizatuko dira, ASTEKLIMArekin. Izan ere, Euskadiko Klima-aldaketaren Astea […]
Ihobe erakunde publikoak 50 mila eurorekin lagunduko ditu herritarrak klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzen dituzten ekintzak
Ihobe erakunde publikoak diruz lagunduko ditu Udalsarea 2030 sareko udalek eta tokiko erakundeek ASTEKLIMA- Euskadiko Klima Aldaketaren Astea 2020 ekimenean zehar herritarrak berotze globalaren inguruan sentsibilizatzeko gauzatuko dituzten ekintzak. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatuko duen aste hori martxoaren 21etik 29ra bitartean egingo da. Diru-laguntzen deialdi horretako aurrekontua 50 mila eurokoa da. Bigarrengo Euskadiko […]
Change the Change klima aldaketari buruzko Konferentziari oso ongi eman diote partehartzaileek
Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziak, hiru egunez, nazioarteko aditu ospetsuenetako 57 bildu zituen, bertaratu ziren 775 pertsonekin batera (plaza guztiak hartuta zeuden martxoaren 1az geroztik). Horrez gain, 254 pertsonak streaming bidez jarraitu zuten ekitaldiaren emanaldia. Pertsona horien guztien balorazioa oso positiboa izan da, ekitaldiari 8,1eko nota eman baitiote, batez beste. […]
Udalerriek eta eskualdeek klima-aldaketaren aurkako protagonismoa hartu dute Change the Change konferentzian
“Eskualde-eremua” eta “Hiriak” paneletan klima-aldaketaren aurkako borrokan izandako esperientziak eta oinarri-oinarritik izandako ikuspegia aurkeztu dira. Change the Change konferentzia aurten arlo honetan egindako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta ekintza-maila desberdinak batu ditu lehenengo egunean. Klima-aldaketari buruzko “Change the Change” konferentziaren lehen eguna inspirazio-iturri izan diren saioez beteta egon da. Goizean, irekiera instituzionalaren ostean eta Nicholas […]
Euskadiko Klima Aldaketaren lehen Asteak (Asteklima) ehun jarduera inguru eskainiko ditu herritar guztientzat
Klima-aldaketaren aurkako borroka herritar guztiei eskainitako erakusketa, tailer eta mikrotopaketa batzuetan gauzatuko da Euskadiko berrogeita bederatzi udalerri ingurutan. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, beste erakunde batzuekin batera (hala nola URA-Uraren Euskal Agentzia, Visesa, AZTI, Neiker, Tecnalia, Aclima klusterra, Itsas Mater Museoa, BC3, Iberdrola, Ecodes, Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea, Kristina Enea Fundazioa etaUNESCO-Etxea) ia ehun ekimen antolatuko dituzte gizartea arazo […]