Aiarako Kuadrillak, Getxok eta Hernanik eskuratu dituzte Euskadiko toki-erakundeen ekimen onenaren saria, ASTEKLIMA 2024 Sarietan
Eskualde-ekimen onenerako saria Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak jaso du; Errenteriako Udalak 20.000 biztanletik gorako udalerriarentzako saria irabazi du; Ortuellako udala saritua izan da 5.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrien kategorian; eta Maruri-Jatabeko Udalak 5.000 biztanletik beherako udalerriarentzako sariaren aitortza jaso du. Ikastetxeen eta lanbide heziketako zentroen kategorian, CEIP San Inazio HLHI Ikastetxeak ekintza onenari dagokion saria […]
Itzuli da ASTEKLIMA, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintza onenak sarituko ditu
ASTEKLIMA 2024 urriaren 18tik 27ra egingo da, eta “Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia” goiburua izango du. Bosgarren edizio honetan herritarrak sentsibilizatzeko jarduera onenak sarituko dira. Sariak erakunde lokalentzako, ikastetxeentzako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eragileentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako izango dira. ASTEKLIMA, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, 2024ko urriaren 18tik […]
Euskadik irailean egingo du ASTEKLIMA-Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizioa
ASTEKLIMA 2023 irailaren 22tik urriaren 1era itzuliko da, Euskadiko bazter guztiak ehunka jarduerarekin betetzeko eta, beste behin ere, klima aldaketa euskal herritarren agendan txertatzeko, ‘ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da’ lelopean. Ihobe eta EEE Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoek sustatutako Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak herritarrak mobilizatuko ditu, beharrezkoa den trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre […]
Eusko Jaurlaritzak 4,2 milioi euroko dirulaguntza eman du toki erakundeen garapen jasangarriko ekintzetarako
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntzen aginduak 4,2 milioi euroren bidez diruz lagunduko ditu garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki erakundeak. Dirulaguntza horien zenbateko osoaren helburua da udal ekintza, Euskal Autonomia Erkidegoko V. Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen lehentasunak eta garapen jasangarriari buruzko nazioarteko jarraibide nagusiak lerrokatzea. Dirulaguntzak udalei, mankomunitateei, […]