2019ko edizioa
2019ko martxoan zehar lehen aldiz egin zen klima-aldaketari buruzko Euskadiko lehen astea, ASTEKLIMA. Euskal lurralde osoko hainbat tokitan antolatu zen, publiko guztientzako jarduera-egutegi zabal batekin: mikrotopaketak, proiektu berritzaileen aurkezpenak, erakusketak eta bestelako ekitaldi paraleloak, besteak beste. ASTEKLIMAren helburua da herritarrak klima-aldaketaren aurkako konpromiso pertsonalera mugiaraztea, aintzat hartuta ekintza orok, txikia izan arren, bere garrantzia duela. 2019ko edizioan, 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, 64 ekitalditan eta 47 udalerritan, hainbat ekimenekin. Martxoaren 6tik 8ra Donostian egindako Change the Change Nazioarteko Klima Aldaketaren Konferentzia izan zen asteko ekitaldi nagusietako bat.