Jarduera honen helburu nagusia parte-hartzaileek ingurunearen egoera ekologikoa ezagutzea eta balioestea da, horretarako herritarren zientziaren metodologiak erabiliz. Hiru ardatz nagusi aztertzen dira garapen-fasean: itsasoko uraren kalitatea, itsasertzeko biodibertsitatea eta giza inpaktua.
Lehenengo bi faseetan, kala eta inguruetan bizi den fauna eta flora ezagutzen da, eta bertako biotopoaren ezaugarri nagusia den ura aztertzen da, osasuntsu dagoen ala ez jakiteko. Biodibertsitatearen behaketa "Jaizkibel-Uliako kostaldeko gidaren" bidez egiten da, prismatikoak eta lupak erabiliz. Uraren analisia laborategiko ekipoen bidez egiten da.
Azkenik, hondakinen bilketa bat garatzen da, giza inpaktua ezagutu ahal izateko. Itsas zaborrak kaletan eta hondartzetan biltzea aukera ezin hobea da hondakinek eragiten duten ingurumen-degradazioa detektatzeko eta horretaz jabetzeko.
MATERen 22 urte daramatzagu Jaizkibel-Uliako kostaldea ikertzen, eta jarduera horrek aukera ematen digu urtez urte ingurune babestu horretan gertatzen diren aldaketak erregistratzeko eta klima-aldaketak ingurune horretan duen eragina aztertzeko.
Ordutegia
10:00
14:00
Lekua
Erentzin kala
Erakunde antolatzailea
MATER
Kolaboratzaileak
Eusko Jaurlaritza, Aztertu, Herritarren Ekogarbiketa