Asteklima 2023

ZIENTZIA TXOKOA: Natura eta gure ongizatea

deco-bandas

Ordutegia

Lekua

Ikertzaileen Europako Gaueko Programa. 

Gure ongizatea naturarekin lotuta dago zuzenean. Ezinbestekoa da gizarteak hori argi izatea, naturaren alde jarduteko eta klima-aldaketari aurre egin ahal izateko. 

Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak erronka bat du: Jasangarritasunari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko ikerketa eta azterlan espezializatuetan sakontzea, natur eta gizarte-zientziak kontuan hartuz. Publikoarekin partekatuko diren jarduera guztiak benetako arazoak konpontzera bideratuta daude. 

Ikerketa-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarriarekin lotutako arazoak ulertzeko eta konpontzeko dira, eta, bereziki, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Erreserba hori saiakerak egiteko eta esperientziak erakusteko erabiltzen baita. Halaber, Katedren Sarearen eta Biosferaren Erreserben Mundu Sarearen bidez (biak UNESCOrenak), eta baita beste sare akademiko eta/edo zientifiko batzuen bidez, lankidetza zientifikoa eta garapen jasangarriko esperientzien transferentzia sustatzen dira. 

Erakunde antolatzailea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Garapen Zientifiko-sozialerako eta Transferentziarako Errektoreordetza 

Erakunde laguntzailea:
-Europar Batasuna, Europa Horizontea: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa.
– Eusko Jaurlaritza 
– Bilboko Udala
 – Metro Bilbao 

Data eta ordutegia:
Data: 2023-09-29
Ordua: 17:00 etan
Iraupena: 4 ordu 30 minutu

Kokapena:
Areatzako kaia, Bilbo

Nori zuzenduta dago?
Jendea, oro har. Ikasleak, unibertsitate-komunitatea eta hareatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrak

Ekitaldian egingo den hizkuntza:
Euskaraz/Gaztelania

Izena ematea:
Ez da izenik eman behar

Beste ekitaldi batzuk